Free Internet Security - WOT Web of Trust Compartir Información de contacto Libro de visitas RSS Buscador

Hiru emakume jubilatu, beren erretiro-pentsio urriarekin, elkarrekin bizi dira hiri industrial baten kanpoaldeko etxe zahar batean, eginahalak eginez nork bere bizimoduaren eskasiari aurre egiteko. Arazoak partekatu eta indarrak batu beharrean errealitateari aurre egiteko, etxea aterpetzat hartu eta itxurakeriaz, gezurrez eta ilusioz beterik bizi dira harresiaren babesean. “Presidente Andreak” Austriaren kritika sakona eta basatia da: haren iragana, haren oraina, haren barne sotorik sekretuena; alegia, giltzapean gordetzen duen guztia.
Baina obra herrialde jakin batean kokatzen bada ere, gure sotorik gertukoenak erakusten dizkigu.

Nex
oteatrok aukera ematen digu azken bi hamarkadetako autore garaikide garrantzitsuenetako baten obra ezagutzeko.
Schwaben lana polemikoa izan ohi da, haren testuek etengabe baliatzen dute aleman hizkuntzak neologismoak sortzeko daukan gaitasuna. Hizkuntzarekin egiten duen lan horrek zaildu egiten du haren obrak itzultzea. Baina interes handiko lana da, gibel-asmoz betetako jolas eta hizkuntz baliabide ugari sortzen baititu.

Werner Schwab alemanez idatzitako antzerki garaikidearen trangresore handitzat hartzen da, beste autore hauekin batera: Peter Hanke, Thomas Bernhard, Peter Turrini eta Wolfgang Bauer.

Schwabek salatu egiten zituen gizartean ezarrita ikusten zituen ohiturak eta egitura ustelak. Bere antzerki karreran zehar, kritika basatia egin zion ongizatezko gizarteari eta tinko erasotu zituen Austria katolikoaren instituzio sakratuenak:

Familia, Erlijioa eta Estatua.
CALENDARIO DE EVENTOS

LOS ESPECTÁCULOS DE NEXO

MONTAJES
  Profesionales
    Las Presidentas
> Presidente andreak
  La historia del noctámbulo
Soniris (colaboración)
  Amateurs
    La psicovenganza de Nico Foliato
    El baile de los ardientes

TELESKOPIKA
Espacio de investigación de nexoteatro

CURSOS

PRODUCCIÓN

VIDEOS



Las presidentas

LOLA MARKAIDA, Erna
KARMELE LARRINAGA, Grete
JUSTI LARRINAGA, Mariedl

Zuzendaria RICARDO PADILLA

Produkzioa CARMELO SANTAMARÍA

Euzkaratzea eta hizkuntza zuzendaria
JULIA MARÍN

Argiak ALAINE ARZOZ

Arte PECCATA MINUTA

Musikaria PABLO GARAYZAR

Kartel MIKEL BAO

Komunikazioa MIGUEL ÁNGEL AMBROSIO

Argazkiak LUIS FIERRO, SAIOA OLEAGOITIA

Rider Dossier  
Rider Dossier
nexoteatro@nexoteatro.com | produccion@nexoteatro.com | Webmaster: Ricardo Padilla | Compañía Nexoteatro 2012